XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larrondoko (Matxooneko) Mixel Dumon Tudelan hil zen (1787.IX.6).

Tudelan pasatu giren batez ikusi ditugu hango ehorzketa paperrak: egun berean eta eliza berean, Bernardo Armendaritz apez berak ehortzia, ez dugu, Mixel Dumon, bainan Bernardo Iñaut Makearra.

Batzuek euskara ez jakinki, besteek aldiz española, ez ote dute elgar gaizki konprenitu, lekukoaren izena hartzen zuela apezak hilarentzat eta hilarena lekukoarentzat?

Eliza barnean ehortzia izan zen Heletarra, Ama Birjiaren kaperan, lehen lerroko zazpigarren hobian.

Eliza hori desegina izana da geroztik.

Bainan bazen teilaginez besterik ere mugaz bestaldean.

Jakes Aingidart, Bergarako neska batekin ezkondu zen 1885an (ADPA III E 10288).

Gero Madrilen gaindi ibili zen eta 1806an Beñat Haran, beste Heletar batekin, sozietate bat sortu zuen Tolosan, auerdinta egiteko.

Haranek 3.000 liberako kapitala ekarri zuen.

Aingidartek tresnak eta lana. (ADPA III E 4541).

Larramendi jauregiko nagusia zen, Ithurburia ondoan eta 1791.VII.31.

Joanes bere anaia zuen etxetiarra, bere etxean (ADPA III E 8862).

Beñat Haran hori Buenos Airesetan ibilia zen, larrukin eta Euskal Herrira itzuli eta sei hilabeteren buruan, Amerikanoak etxe bat erosia zuen Baionan, Bourgneuf karrikan, 15.000 liberetan (urhe eta zilar, dio kontratuak) (ADPA III E 4538).

Larre-tiarrak aipatzean eman dugu Santo Domingon aberastu Xixtelategeiko semearen berri.

1799ko martxoaren 7an ezkontzen da Domingo Aintziart saltzailea, Domingo Aintziart barberoaren seme bat.